Historia

IRAGANA, ORAINA ETA ETORKIZUNA

Validaren historia 1998an hasi zen, Fornells de la Selvan (Girona). Harrezkero, gure enpresak etengabeko hazkundea izan du, eta horrek irisgarritasunaren sektorean erreferente gisa finkatu gaitu. Gaur egun, irtenbide bertikalak eta oztopo arkitektonikoak gainditzen dituzten enpresa nazional nagusien artean gaude. Gure hastapenetan, ibilbide labur eta luzeko jasogailuak, plater- eta karga-jasogailu industrialak fabrikatzen hasi ginen. Soluzio pertsonalizatuak, seguruak eta kalitate handikoak eskainiz merkatu honetan leku bat egitea lortu genuen. Geroago, eskailerak igotzeko aulkien eta plataformen instalazioekin gure produktu-sorta handitu genuen.

Salvaescaleras en exposiciu00f3n

Horren ostean eta gaur egunera arte, gure hedapen geografikoa zabaltzeari ekin genion, ia lurralde nazional osora iritsiz. Betiere, gure bezeroen neurrira egindako kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko helburuari begira. Hazkunde horrekin batera, eskailerak igotzeko sistema berriak eta soluzio tekniko berritzaileak sortu ditugu. Horiei esker, are gehiago asetzen ditugu gure bezeroen beharrak, eta espazioaren aprobetxamendu handiagoa lortu dugu. Gure historiak gaur egun ere aurrera doa gure produktu eta zerbitzuetan konfiantza izan duten pertsona guztiei esker. Gaur egun, irisgarritasunerako Espainiako sistema-sortarik handiena dugu. Espainiako lurralde osoan zehar instalatutako 25.000 makina baino gehiagok bermatzen dute gure esperientzia eta trebetasuna

Salvaescaleras en exposiciu00f3n
Instalaciones de venta al pu00fablico de Vu00e1lida
Almacu00e9n de la empresa

Gure eginkizuna

Enpresaren historiari lotuta, gure egitekoa irisgarritasuneko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea da, bezero bakoitzarentzako zerbitzu pertsonalizatuaren bidez. Horregatik, gure helburu nagusia da pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, errazagoa eta seguruagoa izan dadin. Horretarako, baita egoerarik zailenetan ere irtenbide globalak bilatzeko prestatua dagoen diziplina anitzeko talde bat jartzen dugu zure zerbitzura. 60 teknikari, ingeniari, arkitekto eta profesionalek baino gehiagok lagunduko dizute irisgarritasuna hobetzeko aukerarik onena aurkitzen. Soluzio bertikal edo eskailerak igotzeko sistema bat instalatzea pentsatzen ari bazara, deitu: 900 414 000
Aholkularitza teknikoa eta aurrekontua eskaintzen dizkizugu, doan eta konpromisorik gabe.
Recepciu00f3n de las instalaciones de Vu00e1lida
Valida Salvaescaleras
valida-logotipo

Valida Solutions S.L.U.

Copyright @2024

salvaescales opinions
menu